XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina modernizatu berria zuten geltokia; barraskilo eskailera ordezkatzeko bi eskailera mekaniko eraiki zituzten; bata igotzeko eta bestea jaisteko.

Hortik aurrera dena zaharra zen: txartelak ateratzeko makinek, hain zaharrak zirenez Victoria Erreginaren garaiko penikeekin bakarrik funtzionatzen omen zuten; liburutegia itxita zegoen beti; belaunaldi batzuk baziren txokolatea saltzeko makina hutsik zegoela; eta han, beheran, metro guztietako andenetan bezala, zulo sakon misteriotsuak zeuden.

Londonen tranbiak zebiltzan garaian, lurpeko tranbien geltokia era izana zen Rumbury; eta Kingsway, Aldwich eta Spurgeon`s Tabernacle linearekin lotzen zuen.

Ez dira tren asko gelditzen Rumbury Town-en; gehienak Nutmeg Hill-dik Canons Graen-eraino joaten dira zuzenean.

Gumbrell agure zaharra, kobratzailea, Jones jaunaren osaba zen.

Txartelak saltzeaz gain, igogailua ere berak jartzen zuen martxan.

Hain bista txarra zeukanez, ez zen gauza txartel bulegotik igogailuraino ikusteko;....